XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GORGONIO: (Ezkerretik: Begirakun illuna du ta ausarkeriz itz egingo du) ¡Arratzalde on!.

MIKEL: (Sutik eta alai) ¡Kaixo Gorgonio! ¿Zer degu?.

GORGONIO: Zuek ikustera.

MIKEL: Eskarrikasko.

Poz aundia artzen degu zu ikusteakin.

GORGONIO: ¿Bai; e?... (bere artean) Gaur ez dezute artuko.

MIKEL: ¡Booo...! Izango ez da ba!... zuk etxearen ardurea euki ezkero!... Ta berebiziko orduan etorri zera: zurekin egon bearra nuen, ta zu etorri ezkero deitu bearrik ere ez.

GORGONIO: ¿Zer nai dezu?.

MIKEL: Ba... lengo illeko ekaitzak etxe gañeko tella zar guztiak zatitu zituen, ta euriya danian zapaitik bera parra-parra ura etortzen da, ta... nai genduke tellatua puxka bat berrizkatzea.

Leyoak ere bear-bearrian arkitzen dira.

GORGONIO: Ta ¿besterik zer? (beregain) Gero etorriko da zaparradea.

MIKEL: (beregain) Ez du izan bear aldi onik.

(Gorgonio'ri) Ba... besterik... zukalde ondoko gelatxua nai genduke puxka bat txukundu, eskonberriaren bizitegia izango da ta....

GORGONIO: (beregain) Ez det uste.

MIKEL: (Gorgonio'ri begiraka)... Gaur... zerbait al-dezu?... Etzaitut ondo arkitzen.

GORGONIO: Iñoiz bañon atsegin geyago det.

MIKEL: Ez dezu ba itxurarik... (...).